"Egiaren jabe gara"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 25a, 13:14
  • Idoia Zabalzak, Mikel Zabalzaren arrebak, Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiari eskatu dio anaiaren heriotzaren nondik norakoak ikertzeko.
  • Tortura ikertu. Egindako guztia aitortu. Reconocimento. Reparacion. No repetición lelopean manifestazioa eginen dute Nafarroako Torturatuen Sareak eta Mikel Zabalzaren familiak, martxoaren 6an.

Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko xehetasunak jasotzen dituen audioak zeresan handia eragin du gizartean eta hedabideetan. Komunikabide ia guztiak gerturatu dira gaur Mikel Zabalzaren famiiak eta Nafarroako Torturatuen Sareak, Egiari Zorrek gonbidatuta eskaini duten prentsaurrekora.

Mezu berdina zabaldu dute bai familiak eta baita torturatuek ere: audioak behin eta berriz errepikatu dutena berresten duela. Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arreba: "Mikel Intxaurrondon hil zela, jasandako torturen ondorioz; eta justizia bota ezinezko harresi badugu ere, egiaren jabe garela".

El Mundo egunkariak 1995ean eman zuen ezagutzera bideoan jasotzen den elkarrizketaren transkripzioa, eta familiak Gipuzkoako Probintzia Auzitegira eraman zuen urte hartan kasua berriro ireki zenean. Audioa orduan ez zen frogatzak onartu, baina familiaren iritziz argi uzten du gertatutakoa; horregatik, Estatuko fiskal nagusiari zuzendu zaio Idoia Zabalza. 

Euskal Memoriak egindako ikerketen arabera, mila inguru izan daitezke Nafarroan torturak jasan dituztenak. Nafarroako torturatuen sarean bildu ziren horietako zenbait duela bi urte. Zehazki zenbat diren eta egin zaien mina aitortzeko ikerketa profesional, independente eta zientifikoa egin dezan urratsak egiteko eskatu diote gaur gobernuari.

Nafarroako Gobernua bizikidetza plan estrategikoa garatzen ari da, eta torturatuon sareak bezala, Egiari Zorrek 1978tik gaur egunera izandako torturak ikerketzeko eskaera eta ekarpena egin dio gobernuari.

Ion Patxi Arratibelek, Aztnugal auziko torturatuak eta sareko kideak, zehaztu duenez, itzalari argia ematea gizarte guztiaren ardura da, horregatik manifestazioa antolatu dute. Hurrengo larunbatean eginen dute, martxoaren 6an 17:30ean izanen da Iruñeko autobús geltoki berritik Tortura ikertu. Egindako guztia aitortu. Reconocimento. Reparacion. No repetición lemapean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!