Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiko titularrak, behin behinean, komunikaturik eta fidantzarik gabe, espetxera bidali du larunbatean Azagran 54 urteko bikotekidea hiltzen saiatzeagatik atxilotutako 63 urteko gizona.
Ihes egiteko arriskua eta delitua errepikatzea saihestea izan dira neurria justifikatzeko eman dituen arrazoiak. Autoari helegitea jar dakiokie, eta testuan epaileak honako delitu hauek egotzi dizkio ikertuari: hilketa –une honetan saiakera mailan –, etxeko indarkeria eta genero indarkeria, lesioak eta familiako tratu txarrak. Ez zegoen salaketarik aurretik.
Autoaren arabera, bikotea banatzeko izapideak egiten ari zen. Larunbat eguerdian, partekatzen zuten etxebizitzan, ustezko erasotzaileak metalezko makil bat hartu zuen, eta bikotekideari aurpegian eta buruan kolpeak eman zizkion, ustez hiltzeko asmoz.
Epailearen kontakizunaren arabera, atxilotuak bikotekidea hil zuela ulertu zuenean, Lizarrako Foruzaingoaren polizia etxera abiatu zen, eta han emaztea hil zuela aitortu zuen, eta emakumea etxean zegoela. Agenteak hara joan ziren, eta oraindik bizirik zegoen biktima aurkitu zuten. Zaurien larritasunaren ondorioz, helikopteroz eraman zuten ospitalera eta egoera kritikoan ospitaleratu zuten. Biktimak oso larri jarraitzen du, Nafarroako Ospitalean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!