Martxoan hasiko dira 90 urtetik gorakoak txertatzen

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 19a, 13:33

Bi fase edukiko ditu biztanleria orokorraren txertatzeak. "Datorren astean edo hurrengoan" hezkuntza komunitateko profesionalak txertatzen hasiko dira.

Koronabirusaren arkako neurriak gutxika murriztu, eta txertatzea ahalik eta azkerren egin nahi du osasun departamentuak. Horretarako hasi dira biztanleria orokorraren txertatzea nolakoa izanen den diseñatzen.

Bi fase edukiko ditu. Martxoan abiatuko dute lehenengoa. 80 urtetik gorakoak izanen dira txertoa jasotzen lehenak. Iruñea eta Iruñerriko 90 urtetik goraekin hasiko dira, eta ondoren landa eramura zabalduko dute txertatzea. Telefono dei bat jasoko dute txertoa jaso behar duten pertsonek eta haien familiek osasunbideatik, eta orduan jakinaraziko zaie noiz eta non jarriko zainen txertoa. Osasun etxeean izanen dela aurreratu du osasun kontseilariak, eta eguneroko harreta ez kaltetzeko zerbitzua indartuko dute.

Bigarren fasea apirilean hasiko da. 79 urtetik beherakoen txanda izanen da apiriletik aurrera. Adinka, zaharreenetatik hasi eta haurrenganaino iritsi arte faseka eginen da txertatzea. 60 urte artekoak izanen dira lehenegoak; eta ondoren, adinaz gain herritarren gaixotasunak ere hartuko dituzte kontuan lehentasunak ezartzeko. Fase honetan herritarrak izanen dira hitzordua eskatuko dutenak, online edo telefono bidez.

Bitartean, martxan jarraitzen dute orain arte hasitako txertatzeek. Datorren astean hasiko dira Iruñerriko mendekotasun handiko pertsonak txertatzen eta datorrenean edo hurrengoan hezkuntza komunitateko profesionalak deitzen hasiko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!