Datu epidemiologikoak aztertu ondoren, koronabirusaren arrisku maila jaistea erabaki du gobernuak. 4. mailan zegoen Nafarroa orain arte, "arrisku oso altuan"; eta beheranzko joeraren ondorioz, hirugarren mailara jaitsi da. "Arrisku altuan" dago herrialdea, eta horrek neurriak leuntzea eraginen du, otsailaren 26tik aurrera, hau da, datorren asteko ostiraletik aurrera.
Bilera pribatuetan, etxean, gehienez ere sei pertsona bildu ahalko dira (orain arte bezala); baina bi bizikidetza unitetekoa izateko baimena emanen du gobernuak. Ostalaritzari dagokionez, berriz, barrualdeak zabaltzeko aukera izanen dute. Gehienez edukieraren ehuneko hogeitamar erabili ahalko da, mahai bakoitzean lau lagun elkartu ahalko dira eta barran ezinen da kontsumitu.
Bada aldatzen ez den neurririk, dena den, itxialdi perimetrala eta etxeratze agindua mantentzea erabaki du gobernuak. Neurri berriak martxoaren 11ra arte izanen dira indarrean.