65 kasu positibo atzeman dituzte ostegunean

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 19a, 09:28

Atzo 1.793 proba egin ziren Nafarroan; horietatik %3,6k eman du positibo. Koronabirusaren aurkako neurri berriak iragarriko ditu Nafarroako Gobernuak, eguerdian.

Nafarroako osasun departamenduak emandako behin behineko datuen arabera, azken egunean 65 kasu positibo erregistratu dira Nafarroan. Ostegunean 1.793 PCR eta antigeno proba egin zituzten osasun sisteman, eta horitatik %3,6k eman du positibo. 

Azken egun honetan, Iruñeko II. Zabalgunean (8) eta Mendillorri auzoan (5) izan dira kutsatze gehien.

Neurri murriztaileetan, aldaketak

Nafarroako Gobernuak iragarri du eguerdian koronabirusari aurre egiteko neurri murriztaileetan eginen dituen aldaketen berri emanen duela. Javier Remirez presidenteordeak eta Santos Indurain osasun kontseilariak eskainiko dute prentsaurrekoa. Ostalaritza sektorearentzako laguntzetan ere izanen da berrikuntzarik. Ogasun kontseilari Elma Saizek eta Ekonomia garapenerako kontseilari Mikel Irujok aurkeztuko dituzte laguntza berriak, 13:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!