Nafarroan 78 kasu positibo berri izan ziren atzo, aurreko egunean baino hemezortzi gehiago, baina positibo tasa %5etik behera mantendu da. Atzo 1.886 proba egin zituzten foru erkidegoan, PCR eta antigenoen testen artean, eta horietatik 78k positibo eman zuten, %4,1.
Beraz, igoera apal bat izan da aurreko egunekin alderatuta, aste osoan oso datu baikorrak izan baitira. Atzo, esaterako, Nafarroak udaz geroztik izandako positibo tasarik txikiena erregistratu zen, %2,3, eta, halaber, astelehenean, uztailetik izandako positibo kopururik baxuena: 48 kasu.
2.000 dosi baino gehiago emanda
Txertaketari dagokionez, 2.011 dosi eman zituzten asteazken honetan, hau da, 47.220 txerto eman zituzten Nafarroan, orain arte jaso dituzten 55.065 txertoetatik. Orain arte, 18.131 lagunek hartu dute txertoa osorik, atzo 878k bigarren dosia jaso ostean.