Bardeako tiro poligonoan maniobra berriak egiten ari direla salatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 17a, 10:35

Maniobrak Bardeako tiro poligonoan, artxiboko irudi batean.

Tiro poligonoaren aurkako asanbladak salatu du Bardean maniobra militar berriak egiten ari direla, eta litekeena dela benetako suarekin egiten aritzea. Kritikatu du pandemia garaian zergak gerretarako maniobrak probatzera bideratzea. 

Tiro poligonoaren aurkako asanbladak kritikatu du bideak mozten dituztela eta aberastasun ekologiko handiko eremu bati eraso egiten diotela: “Oinezkoei bideak mozten dituzte, eta hegaztiek habiak egiten dituztenean bonbardaketak baimentzen ditzute".

“Bardea Espainiako aire armada eta bere armada aliatuak dibertitzeko txiringito bat da", kritikatu du plataformak. "Maniobrak eta bonbak erabiliz, osasunera, hezkuntzara eta arreta sozialera bideratu beharko liratekeen zergak lurperatzen dituzte". Halaber, "beldurra, miseria, gosea eta errefuxiatuak eragiten dituzten gerretan erabiltzen diren bonbak eta maniobrak probatzeko tokia" dela nabarmendu du.

Poligonoaren kontrako taldeak Nafarroako erakundeei galdegin die pausoak eman ditzatela ez dadin egon Bardeak bere barnean tiro eta bonbardaketa poligono bat denbora gehiagoz izatea ahalbidetuko duen beste hitzarmenik. "Hau izan dadila azken belaunaldia pariatzen duena pandemia baten erdian, gure zergak hegazkin militarretara, bonbetara eta misiletara joatea jasan behar duena, eta gure Parke Naturala eta Biosferaren Erreserba Bardea entrenamendu militarrerako leku izatea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!