EHNE Euskal Herriko nekazarien elkarteak VII. kongresua egingo du apirilean.
Iazko udazkenean antolatu behar zuen hitzordua, baina udaberrira arte atzeratu du, koronabirusaren pandemiagatik.
Sindikatuak hautagaitzak biltzeko prozesua ireki du, baina orain arte presidente izandako Imanol Ibero Oibarko 33 urteko mahastizainak ez du bere burua berriro aurkeztuko.