Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak atzo kazetarien galderei erantzunez adierazi zuenez, foru gobernuak ez du "inola ere" aurreikusten otsailaren 25era arte indarrean dauden Covid-19aren aurkako murrizketak leuntzea. Azaldu duenez, datuak aztertuko dituzte egun horretatik aurrera egoera zein izango den ikusteko, eta erabakiak hartzeko, behin neurriak ezartzeko foru agindua eta foru dekretua amaituta.
Hori dela eta, ez dute erabaki berririk hartuko foru agindua eta foru dekretua iraungi baino lehen, baina egun horretatik aurrera datuak etengabe berrikusiko dituzte. "Otsailaren 26tik aurrera, datuak egunero-egunero berrikusiko ditugu".