Nafarroak hamargarren eguna egin du %5eko positibo tasatik behera

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 16a, 10:06

Nafarroak 57 Covid-19 kasu positibo atzeman zituen atzo, astelehenarekin. Aurreko egunean baino 9 kasu gehiago dira, baina positibo tasak behera egin du: %3,2an dago.

Joera beheranzkoa da Nafarroan, datuak egonkortzen ari direla ikusten da argiki, baina neurri murriztaileak hilaren 25era arte izango dira indarrean, eta osasun agintariek zuhurtziaz jokatzeko asmoa agertu dute behin baino gehiagotan.

Egun, 142 gaixo daude ospitale-sareko zentroetan. Atzo zazpi lagun ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn. Atzo ez zen hildakorik izan, baina aurreko egunetan pertsona bat hil dela jakinarazi dute, 87 urteko gizon bat. Nafarroan 1.085 heriotza baieztatu dira guztira.

Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen %67 izan ziren, Tuteran %13 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%11) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 142 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo bezala), horietako 24 ZIU postuetan daude (atzo baino bat gutxiago) eta beste 17 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bost gehiago). Gainerakoak, 101 paziente, plantan daude (atzo baino lau gutxiago). Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua 50.460 da Nafarroan.

Igandean hirugarren olatuko koronabirus kopururik baxuena erregistratu zen Nafarroan, 48, eta atzo 11 kasu gehiago izan ziren, baina oso datu baikorra da: 59 kasu berri. Orotara, 1.746 proba egin zituzten, PCR eta antigeno artean, eta hortaz, positibo tasa %3,4koa da, aurreko egunean baino 6 puntu gutxiago.

Txertaketa

Txertaketari dagokionez, atzo 1.194 dosi eman ziren, hau da, Nafarroan 43.206 txerto eman ziren, orain arte 55.065 jaso dira. Orain arte 16.397 lagunek hartu dute txertoa, atzo bigarren dosia jaso ostean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!