Datuak onak izan arren, parlamentuko talde gehienek "zuhurtzia" eskatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 15a, 07:29

Pandemiaren datuak onak izan arren, Nafarroako Parlamentuko eledun gehienek zuhurtziarako deia egin dute. Zehazki, Navarra Suma, EH Bildu, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra izan dira eskatu dutenak tentuz jokatzeko. Izan ere, ez dute nahi aurretik izandako akatsak errepikatzea, eta, horregatik, neurri murriztaileak aldatzeko presarik ez izateko eskatu dute.

Geroa Bai izan da neurriak berrikusteko aukera mahai gainean jarri duen bakarra, zuhurtziaz egin behar bada ere, uda ostean ez bezala.

Edonola ere, neurriak otsailaren 25era arte daude indarrean, eta, beraz, gobernuarentzako eta Osasun Departamentuarentzako mezua parlamentutik, zuhurtziaz joka dezatela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!