34 pediatra plaza banatzeko lan eskaintza publikoa argitaratu dute gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eremu misto eta ez euskaldunean gaztelania derrigorrezkoa izanen da. Halaber, ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko dute.
Aldiz, euskara jakiteari, Nafarroako Foru Erkidegoko bi hizkuntza propioetako bat mintzatzeari, ez diote inolako baliorik emanen.
Administrazioan Euskaraz Taldearen aburuz, gobernuak ezin du gehiago atzeratu euskararen dekretuaren onarpena.