Nafarroak 48 koronabirus kasu positibo atzeman ditu igande honetan, aurreko egunean baino 56 gutxiago. Foru erkidegoan hirugarren olatuan erregistratu den kopururik txikiena da; uztailaren 30etik ez zen erregistratzen halakorik.
Asteburuetan proba gutxiago egiten dituzte, eta asteleheneko datua beti izaten da baxuagoa; edonola ere, positibo tasa ere %5etik behera dago. Atzo 1.202 proba egin ziretuzten guztira, PCR eta antigenoen testen artean, eta ondorioz, tasa %4koa da. Bederatzigarren eguna da jarraian %5eko langatik beheiti.
Gaur egun, 142 gaixo daude ospitale-sareko zentroetan, koronabirusarekin; horietako 25, ZIUn. Atzo gaixotasun horrekin lotutako bost ospitaleratze berri izan ziren, bat ere ez ZIUn. Halaber, 81 eta 91 urteko bi gizon hil ziren, eta aurreko egunetako hiru heriotza jakinarazi dituzte: 87 eta 97 urteko bi emakume eta 78 urteko gizon bat. Nafarroan, guztira, 1.084 pertsona hil dira.