Euskarabideak aldizkari bat argitaratu du sektore publikoan euskara zabaltzeko

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 12a, 10:49

Aldizkariaren azala.

Euskararen inguruan Nafarroako administrazio publikoetan egiten diren ekimenen topagune izan nahi du ENAP argitalpenak.

Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutuak aldizkari bat argitaratu du foru sektore publikoan euskara zabaltzeko. Erakundeak Euskara Nafarroako Administrazio Publikoetan argitalpenaren lehen zenbakia bidali die langileei, Nafarroako administrazioek euskararekin lotuta egiten dituzten ekimen guztiak biltzen dituena.

Aldizkaria formatu digitalean argitaratzen da, sei hilean behin, eta parte-hartzailea izango da, erakundeek egindako ekarpenak barne.

Aipamen historikoak ere egiten dira, iraganean Nafarroako sektore publikoan gertatutakoa gogoratuz. Edukiak euskaraz idatzita daude eta testu bakoitzaren amaieran laburpen bat dago gaztelaniaz, Foru Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Exekutiboak azaldu duenez, "Nafarroako sektore publikoko entitateek, hala nola Nafarroako Parlamentuak, tokiko entitateek edo administrazioak berak, euskararen garapenaren eta babesaren aldeko ekintza kontaezinak egiten dituzte, Euskararen Foru Legeak ezartzen duen bezala, batzuetan hizkuntza-plangintza baten barruan eta beste batzuetan bere ekimenez".

Ildo horretan, Euskarabideak "ekintza horiek jaso eta zabaltzeko beharra ikusi du, ENAP aldizkaria bilgune gisa hartuta".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!