Covid-19k eragindako 97 infekzio kasu berri atzeman zituen Nafarroak ostegun honetan, Osasun deparamentuaren behin-behineko datuen arabera. Aste honetan, kutsatze berriak erdira jaitsi dira, astelehenetik 422 izan baitira.
Otsailaren 12an Burlata izan da positibo berrien zerrendaren buru, 8 kutsaturekin. Ondoren, Antsoain (6), Txantrea (5), Elizondo, Sarriguren, Azpilagaña eta Barañain (4), eta Berriozar, Etxarri Aranaz, Noain, Sanduzelai, Iruñeko Alde Zaharra, Bigarren Zabalgunea, Iturrama eta Donibane (3) azaletzen dira. Nafarroako hiriburuan 31 kasu jakinarazi ziren.