Trenasari lan-karga emateko konpromisoa hartu du CAFeko zuzendaritzak

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 10a, 17:22

Batzordeko eta zuzendaritzako kideek bilera egin dute eguerdian CCOO sindikatuaren Iruñeko egoitzan. CCOOren ustez, albiste horrek gutxienez enplegua ziurtatzen du datozen hilabeteetan, baina zuzendaritzak lantegiaren etorkizunarekin konpromiso irmoa hartu behar duela uste du.

CCOOk, Enpresa Batzordean gehiengoa duenak, jakitera eman duenez, CAFeko zuzendaritzak Trenasa Castejongo lantegiari behin-behineko lan-karga emateko konpromisoa hartu du. Bilera CCOOk eskatuta egin da, eta bertan izan dira enpresa-batzordea eta Josema Romeo CCOOko Industria Federazioko idazkari nagusia. Aste batzuetan enpresak ez die plantaren benetako egoeraren berri eman langileei.

Sindikatuak azpimarratu duenez, 74 lanpostu daude jokoan eta, beraz, CCOOk ahal duen guztia egingo du langile horiek ahalik eta baldintza onenetan mantentzeko.

Ildo horretan, CCOO kritiko agertu da zuzendaritzaren jarrerarekin, eta eskatu dio lehenbailehen erabaki dezala lantegiaren etorkizunari buruz, langileen, familien eta zonaldearen artean ziurgabetasun handia sortzea saihestuz, duela hilabete batzuetatik hona gertatzen ari den bezala, eta aldi baterako edo behin-behineko erabakiak saihesteko.

Azkenik, CCOOk eskertu egin du langileek lanpostuen defentsan egin duten mobilizazio- eta presio-ahalegin handia. Zalantzarik gabe, sindikatuen presioa eta langileen batasuna eraginkorrak eta beharrezkoak dira zailtasun sozial eta ekonomikoen garai hauetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!