Justizia Auzitegiak baimena eman dio gobernuari neurriak luzatzeko

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 10a, 15:02

Otsailaren 25era arte indarrean jarrituko dute, beraz, oraingo neurri murriztaileak: tabernen barnealdea itxita jarraituko du, eremu pribatuko bilerak bizikideei mugatuta izanen dira, Nafarroa perimetralki itxita eta etxeratze agindua 23:00etatik 06:00etara indarrean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak onespena eman dio otsailaren 9ko 4/2021 Foru Aginduari, Covid-19aren ondoriozko egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz ezohiko prebentzio-neurri sanitarioak luzatzen dituen arauari. Aginduak, zehazki, taberna, kafetegi eta jatetxeen barrualdean kontsumitzea debekatzen du. Terrazek % 100eko edukiera dute.

Itxiera horretatik kanpo geratzen dira hoteletako eta bestelako ostatuetako jantokiak; establezimenduan ostatu hartuta dauden pertsonei soilik zerbitzatu ahal izango zaizkie otorduak. Kanpoan geratzen dira, halaber, osasun-zentroetako zerbitzuak, zerbitzu sozio-sanitarioak, eskola- eta unibertsitate-jantokiak, enpresa-jantokiak eta jantoki sozialeko zerbitzuak.

Salbuespen gisa, baimena eman ahal izango da bidaiarientzako zein merkantzientzako garraio-lanak egiten dituzten langileak dituzten bezeroen establezimenduen barrualdeak irekitzeko, eta establezimenduak zerbitzuguneetan edo errepidean kokatuta badaude.

Merkataritzaren kasuan, % 50eko edukiera mantentzen da txikizkako establezimenduetan eta % 30ekoa merkataritza-guneetan. Azken edukiera-portzentaje hori kultu-lekuetan eta beste ospakizun erlijioso batzuetan aplikatuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!