Zenbat txerto iritsiko diren eta zeintzuk jakitea erabakigarria izanen da etorkizunean txertaketa kanpainan. Astrazeneka txertoaren kasua da, 55 urtetik beherakoei jarriko diete eta bi dosien arteko epea murritzagoa da gainerako txertoekin alderatuz. Ondorioz, berregituratu behar izan dute kanpaina.
Lehenengo fasea da orain martxan dagoena. Herritar zaurgarrienak eta horiek zaintzen dituztenak txertatu dituzte lehenik. Bada, eremu sozio-santitarioko profesionalen txertatzea aste honetan amaitu daiteke.
Osasun langileen kasuan, 16.000 profesionalek baino gehiagok jaso dute txertoa. Eta talde guztiak kontuan izanik, gobernuak aurreikusi du martxoaren amaierarako 40.000 herritar izanen dira inmunizaturik.
Hurrengo erronka, herritar orokorrak txertatzea izanen da. Adinez nagusienak txertatuko dituzte lehenik, 80 urtetik gorakoak, zehazki.
Adinekoen txertatzea martxoan edota otsaila amaieran abiatu nahi dute. Baina, noiz lortuko den inmunizazio orokorra? Erantzunik ez du eman osasun kontseilariak.