100 kasuko mugaren azpitik bigarren egunez

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 8a, 09:45

80 koronabirus kasu berri antzeman dira azken egunean, Nafarroan egindako 1.652 PCR eta testetan. Positibo tasa %4,8koa da.

Nafarroako koronabirusaren bihurguneak beheranzko joaerarekin jarraitzen du. Azken bi egunetan 100 kasuko langaren azpitik izan da foru erkidegoa, urtarrilaren 4tik erregistratzen ez ziren zifrak. Azken egunean 80 kasu berri zenbatu dira, larunbatean baino zazpi gutxiago. Caparrosok izan ditu zifrarik altuenak zortzi kutsatu berrirekin; atzetik datoz Iruñeko Txantrea auzoa eta Irurtzun, sei kasurekin. Azken astean %21 egin dute behera antzemandako koronabirus kasu berriek; bigarren astea da, bihurguneak beheruntz egiten duela.

Ospitaletan, 187 pertsona daude ingresatuta eta horietatik 32 Zainketa Intentsiboetako Unitatean larri daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!