Atzo 3.248 PCR eta antigeno test egin zituzten Nafarroan. Horietatik, %6,9k eman du positibo: 225. Nafarroako Nafarroako osasun departamentuak emandeko behin behineko datuak dira.
Andosillako agerraldiaren ondorioz, herria eguneko zerrendan buru da, 13 positiborekin. Ondoren, Burlata, Beriain eta Txantrea azaltzen dira, 10 kasurekin; Antsoain, 9rekin; Martzilla, Atarrabia eta Barañain, 8rekin; eta Orkoien eta Iruñeko II. zabalgunea, 7rekin. 57 pertsona kutsatu dira Nafarroako hiriburuan.
Andosillako eta Zangozako egoitzetan COVID-19aren bi agerraldi izan dira
Andosillako San Sebastianen 24 kasu atzeman dira, eta Zangozako San Vicente de Paulen 4 kasu positibo identifikatu dira. Lehenengoaren kasuan (35 egoiliar), 24 positiboetatik bi bitarteko baliabidera eraman dituzte eta beste bat ospitaleratu behar izan dute. Gainerakoek zentroan jarraitzen dute eta sintomarik gabe, oraingoz. Beste 11 egoiliarretatik, 5 PCR probaren emaitzaren zain daude eta 6k emaitza negatiboa eman dute. Eskubide Sozialen Saileko iturrien arabera, txertoaren lehen eta bigarren dosien artean kutsatu zen.
Bestalde, Zangozako San Vicente de Paul udal-egoitzan 57 pertsona bizi dira une honetan, eta lau kasu positiboak PCR proben emaitzen zain daude. Zentro horretan, egoiliarrek txertoaren lehen dosia hartu zuten eta bigarrenaren zain daude.
Eskubide sozialetatik nabarmendu dute arreta handia jarri behar dela zentro soziosanitarioetako txertaketa-prozesua otsailaren 12an amaitu arte.