Langile soziosanitarioen %50 bigarren dosia jaso du

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 3a, 17:27

Nafarroak jasotako txertoen %85 jarri ditu osasun departamentuak.

Nafarroako sistema publiko eta pribatuko osasun-esparruko profesionalen %50,47k Covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia hartu du, eta eremu soziosanitarioan, berriz, bigarren dosia ematea %50era iritsi da.

Mendekotasun handia dutenei dagokienez, lehen dosiaren txertaketa %34ra iritsi da, Nafarroako Gobernuak argitaratutako datuen arabera.

Txertaketari dagokionez, 1.434 dosi eman ziren astearte honetan, hau da, 28.796 txerto eman ziren orain arte, Nafarroan jasotako 33.625 txertoetatik (%85,7).

Atzo arte, 7.204 pertsonak hartu dute txertoa, 828k bigarren dosia jaso ostean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!