Bihar hartuko du ekonomia kontseilari kargua Mikel Irujok

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 3a, 13:15

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur sinatu du Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilari izendatzeko dekretua.

Kontseilari berriaren kargu-hartzea ostegun honetan izango da, 08:30etik aurrera, Nafarroako Jauregiko Trono Aretoan, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriak direla eta, edukiera txikiko ekitaldi batean. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Nafarroako Gobernuaren prentsa aretoan.

Izendapenaren dekretua sinatu aurretik, Mikel Irujoren kargu-uztea sinatu du gobernuak, orain arte, Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia izan baita.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, Javier Remirez Gobernuko bozeramaileak "zorionak" eman nahi izan dizkio kontseilari berriari, eta "bere erantzukizun berrian onena opa" dio. "Manu Ayerdik egindako lana ere eskertu nahi dugu", esan du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!