Zubiak saioak lau urte iraun du, eta 160 irratsaio egin dituzte denbora horretan. “Zubiak eraikitzen” aritu dira, “herri bat garela erakusteko”. Euskal Herrian zehar ibili izan dira, herriak, lagunak eta proiektuak ezagutzen, eta ezagutarazten.
Iazko uztailean emititu zuten azken saioa, hain zuzen ere, Azkena izena zuena. Agurreko irratsaioan aurkezleek adierazi zuten, pandemiarekin, beste behin ere, “Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko muga badela agerian” gelditu dela
Alaia Martinek eta Pantxis Bidartek gidatu dute Zubiak saioa. Euskadi Irratiak eta France Bleu-k elkarlanean egindako saioa izan da, eta Euskalerria Irratiak kolaboratu du, Lohizune Amatria kazetariarekin.