Positibo tasa %5etik jaitsi da

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 3a, 08:57

Nafarroan 167 kasu positibo berri atzeman ziren asteartean. Atzo hamar ospitaleratze izan ziren, eta aurreko egunetan geratutako hiru heriotzaren berri eman dute.

Bosgarren egunen jarraian, 200 kasu baino gutxiago atzeman dituzte foru erkidegoan. 

Atzo 3.394 proba egin zituzten Nafarroan, PCR eta antigenoen testen artean, eta horrek %4,9ko positibo tasa eman du, Nafarroako Gobernuaren behin-betiko datuen arabera. Beraz, Osasunaren Munduko Erakundeak pandemia kontrolatuta dagoela adierazteko irizpideetako bat den mugaren azpitik dago; alegia, %5etik behera. Gabonetatik lehen aldiz dago zenabtekoa %5tik behera.

Ospitaletan ere eusten diote olatuari 197 pertsona daude ingresatuta; horietatik 32 zainketa intentsiboetako unitatean. Atzo hamar ospitaleratze izan ziren, eta aurreko egunetan geratutako hiru heriotzaren berri eman dute.

Epidemiologia bilakaerari buruzko datu positiboak oztopatzen dituzte hildakoen kopuruak (23 azken astean) eta ospitaletako presioak. Nafarroako ospitaleetako zainketa intentsiboetako oheen %25,56 covid gaixoek okupatzen dituzte une honetan. Joera beheranzkoa da, baina zenbakiak kezkagarriak dira oraindik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!