Miriam Otxotorena izango da CPAEN-NNPEKren lehendakaria

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 2a, 10:24

Miriam Otxotorena CPAEN-NNPEKren lehendakaria (@motxotorena)

Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseiluak lehendakari berria aurkeztu du: Miren Otxotorena. Urte garrantzitsu batean hartu du kargua, kontseiluak 25 urte beteko baititu aurten.

Kaguan zazpi urte igaro ostean, Edorta Lezaunek Miriam Otxotorenari pasa dio lekukoa. Iturgoiengo gaztandegi baten jabea da, eta Nafarroako nekalazal produkzio ekologikoaren kontseiluko lehen presidente emakumea izango da.

Edorta Lezaunen lehendakaritza aldian, ekologikoan ziurtatutako 536 ekoizle izaztetik 709ra igaro dira, eta ekoizpen ekologikoko hekatrea kopurua bikoiztu egin da, 84.000ra igarota. Baina oraindik gutxi dira, horregatik, Otxotorenak, lanean jarraituko du burujabetzan oinarritutako ekoizpen eredu bat eta elikadura sistema bat lortzeko helburuarekin.  

Une esanguratsu batean hartu du kargua Otxotorenak, pandemiak ekoizpen eta elikadura sistema jasangarrien garrantzia erakutsi duelako. 2022an, gainera, ekoizpen ekologikorako Europako araudi berri bat da aplikatzen hasiko dira, eta kontseilua eskakizun berrietarako prestatzen ari da.

Halaber, kontseiluak Europako Itun Berdearen helburuetara egokitzeko erronka hartu du, ‘Baserritik mahaiara’ estrategiareen barruan. Ildo horiei dagokienez, nabarmendu du Nafarroak oraindik lan handia duela egiteko.

Aurten, gainera, Nafarroako nekazal produkzio ekologikoaren kontseieluak 25 urte beteko ditu, eta irailean ospatzeko ekitaldi bat egingo dute, egoerara egokiturik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!