Nafarroak 17 migratzaile hartu ditu Kanarietatik

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 2a, 12:58

Kamerun, Ghana, Ginea eta Marokotik etorritako familiak dira. 

Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariak parlamentuan jakitera eman duenez, 17 dira Kanaria Uharteetatik heldu diren migratzaileak. "Uharteetatik penintsulara mobilizatutako guztien %5,6 inguru" direla azaldu du Santosek.

Kontseilariak azaldu duenez, pertsona horiek "harrera-zerbitzua ematen dutenek dituzten baliabideetan artatuko dituzte, oraindik Estatuaren eskumenekoak baitira". Ostatuaren, mantenuaren eta laguntzaren kostuak, beraz, Espainiako Gobernuak bere gain hartzen ditu.

Zehaztu duenez, "Nafarroak hainbat gairen ardura izango du, hala nola, osasun-arreta behar dutenean, eskolatutako adingabeen hezkuntza, lan-prestakuntza, hizkuntzen prestakuntza, etxebizitza-programak, laguntza, edo maskarak eta sendagaiak eskuratzeko aukera emango dieten ekimenak, egoera txarrenean badaude ere".

Santosek zehaztu duenez, Kamerun, Ghana, Ginea eta Marokotik etorritako familiak dira. 5 pertsona heldu dira, horietako lau emakumeak, beren ardurapean seme-alabak dituztenak. "Familia oso bat, bost kidekoa, eta guraso bakarreko etxeak osatzen dituzten hiru emakume. 12 adingabez ari gara, hilabeteetako haurtxo batzuez, beren amen migrazio-bidaia zailean jaiotakoez. Pateretan bizia arriskuan jarri duten haurtxoak. Arriskuan jarri diren amak eta munduan gehien maite dutena ", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!