Covid-19 kasuen kutsatze kurba egonkortzen hasi da Nafarroan: laugarren egunez jarraian, berrehun positibotik beherako lau egun pilatu ditu. Astelehenean 191 detektatu ziren, igandean baino 30 gehiago, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. Gogoratu beharra dago asteburuan behera egiten duela proben kopuruak.
Atzo 3.098 proba egin zituzten foru erkidegoan, PCR eta antigenoen testen artean, eta horrek %6,2ko positibo tasa ekarri du. Ez da datu altua, baina ez da %5etik jaisten, OMEren arabera, pandemia kontrolpean izateko langa.
Kasuak jaisten eta ospitaleratzeak egonkortzen hasi diren arren, heriotzen kopurua hazten ari da: azken astean bikoiztu egin da, 13tik 27ra igarota.