1.088 langabe erregistratu dituzte urtarrilean, Nafarroan; osotara, 41.725 dira

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 2a, 09:52

Sektoreka, langabetu gehienak zerbitzuen sektorean daude, 27.596 hain zuzen ere; eta hor izan da gorakada nabarmenena: 898 langabe gehiago zenabatu dituzte.

Nafarroan 1.088 langabe gehiago zenbatu dituzte urtarrilean, aurreko hilabetean baino% 2,68 gehiago, eta guztira 41.725 langabe daude, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak astearte honetan argitaratu dituen datuen arabera. Azken 12 hilabeteetan, langabezia %23,18 hazi da Nafarroan.

Sektoreka, langabetu gehienak zerbitzuen sektorean daude, 27.596 hain zuzen ere; eta ondoren datoz industria (5.641), nekazaritza (2.306) eta eraikuntza (1.933 langabe) daude.  Zerbitzuen sektorean egin du gora langabeziak batez ere, 898 langabe gehiago zenbatu baitzituzten. Haren atzetik daude industrian (163), eta Eraikuntzan (5). Nekazaritzan, aldiz, 19 langabe gutxiago izan dira.

Foru erkidegoan erregistratutako 41.725 langabeetatik, 17.585 gizonak dira eta 24.140 emakumeak; 4.890 25 urtetik beherakoak dira, eta gainerakoak, 36.835, adin nagusikoak.

Kontratazioari dagokionez, 24.271 kontratu egin ziren foru erkidegoan, 1.259 gutxiago, %4,93. Sektoreka, 13.052 kontratu zerbitzuetan egin dira, 9.300 industrian, 1.230 nekazaritzan eta 689 eraikuntzan. Azken urtean, 8.867 gutxiago egin dira Nafarroan, % 26,76 gutxiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!