Iruñerriko Lan Autodefensa Sareak “langile klasearen eskubideak defendatzeko” tresna berri bat aurkeztu zuen atzo: Autodefensa Espazioa.
Sarea sortu zutenetik, zenbait lan gatazkaren inguruan lan egin duten, langileen gaitasunak antolatuta, “borroka txikiak irabaz daitezkeela” ulertuta. “Baina ulertzen genuen jendeak egoera ezberdinak bizi dituela, batzuk langabezian beste batzuk zortzi ordu baino gehiago lan egiten dutela, eta ezin dugula denok borrokatzeko denbora berdina izan, eta ulertzen genuen bakoitzak bere alea jarri ahal izateko espazio bat behar genuela, eta horregatik sortu dugu Autodefentsa Espazioa”, azaldu zuen Miren Lazkuz sareko kideak.
Hil bakoitzeko azken igandean Txantreako Auzotegin bilduko dira formakuntza saioak egiteko, borroken berri emateko edota salaketa dinamikak garatzeko.