Asteburuan baheketa egin dute Beran, covid-19 kasuak gora egiten ari zirelako. Izan ere, urtarrilaren 15etik 30era, 40 positibo atzeman dituzte Beran, egunero gutxienez kasu 1 eta gehienez 5. Intzidentzia horrekin larrituta, Osasunbideko agintariak udalarekin harremanetan jarri ziren baheketa egiteko, hedapena lehenbailehen kontrolatu ahal izateko.
Berako Udalak eman dituen behin-behineko datuen arabera, 11.029 pertsonak egin zuten proba, eta bakar baten emaitza baino ez da izan positiboa. Aitor Elexpuru alkatearen hitzetan, datu “lasaigarriak” dira azken egunotan bizi izandako “kezkaren” ondoren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!