Nafarroak 162 kasu positibo berri izan ditu igande honetan, aurreko eguneko 182ekin alderatuta. Atzo 2.993 proba egin zituzten, PCR eta antigenoen testen artean, eta horrek %5,4ko positibo tasa eman du, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Hala, hirugarren eguna jarraian da kasu kopuruak behera egiten duena. Dena den, asteburuetan astean zehar baino proba gutxiago egiten dira; baina, beste kasu batzuetan ez bezala, oraingoan horrek ez du eragin tasa altuagoa izatea.