Val di Susarekin elkartasunean protesta egin du Mugitu!k Italiako kontxuletxean

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 29a, 14:07

Bi ekintzaile, balkoira igo eta Abiadura Handiko Trenaren kontrako pankartak eskegi dituzte.

Gaur goizeko 11etan Mugitu! Mugimenduak Italiak Iruñean duen  kontsuletxean ekintza bat burutu du. AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen ekimen honen bi partaide kontsuletxeko balkoira igo eta pankarta bat zintzilikatu dute Val di Susako AHTaren aurko mugimenduak pairatzen duen errepresioa salatzeko, azpiegitura honen aurkako bi bandera paratzen zituzten bitartean. Bukatzeko, mastan zegoen italiako bandera bildu eta bere ordez AHTaren aurkako bandera zintzilikatu dute, Italiako iparrean dagoen ibar honetakoa. Italiako kontsula ekintzaz ohartu  eta balkoira atera da;  ekintzaileen aurrean polizia nazionalari deitu dio, esku har zezan eskatuz. Behin ekintza amaituta, ekintzaileak desagertu egin dira polizia nazionala iritsi baino lehen. Polizia nazionalaren komisaria kontsulatutik 100 metro eskasera dago.

Ekintza honen helburua Italiako estatuak Val di Susan AHTren oposizioaren aurka burutzen ari den errepresio polizial-judizial bortitza salatzea izan da, eta, aldi berean, Euskal Herriko AHTren aurkako mugimenduak borroka eredugarri horrekin elkartasuna adieraztea. Azpimarratu behar da une honetan azpiegitura horren aurka borrokatzeagatik kartzela zigorrak betetzen ari diren bi emakume aktibistak gose greba egiten ari direla.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!