ruñerriko iparraldean bost parke eoliko eraikitzeko proiektuak aurkeztu zituen SYCER enpresak iaz. Orotara, 56 haize sorgailu ezarri nahi ditu, eta eraikitzen lehen parkea Anotzekoa izango da.
Azken hilabeteetan, herritar ugari antolatu dira, proiektu hauekiko desadostasuna erakusteko hainbat ekintza egin dituzte, eta Haize Berriak izeneko koordinakundea ere sortu dute, jarduera bateratuak antolatzeko.
Igandean, kultura arlora eramango dute protesta. Bertso saio bat egingo dute, Basoak bizirik, burujabetza energetikoa izenburupean, Sustrai Colina, Sarai Robles eta Xabier Silveirarekin, eta Iñigo Ibarra izango da gai jartzailea-
Bertso saioa Anotzen bertan egiteko asmoa zuten, erroten kokapena ezagutzeko eta hondatu nahi dituzte harizti eta pagadiak ikusteko; baina eguraldiaren iragarpena ikusirik ezinezkoa izango dela aurreikusten dute, eta beraz, Anotzibarren egingo dute.
Haize erroten gaia jorratuko duten arren, bertso saio arrunt bat izango da. Eguerdiko 12:00etan izango, eta Xaloa Telebistak filmatuko eta zabalduko du.