DAVALOR AUZIA

Manu Aierdik dimisioa eman du

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 29a, 11:46

Kontseilariak kargua utziko duela iragarri du. Mikel Irujok hartuko du Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilari kargua. Davalor auziak hartu duen bilakaera ikusita eman du dimisioa. Oraindik ez dago auziperatua, ezta ikertua ere, bainan presio mediatiko eta politikoak erabakia hartzera eraman du.

Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariak kargua uztea erabaki du, Auzitegi Gorenaren komuniazioa jaso ondoren, kereilatu gisa deklaratzeko. Sodenak Davalorri 2,6 milioi euro maileguan emategatik, prebarikazio eta diru publikoen xahutze deliturik egon ote den ikertuko du Auzitegi Gorenak.

Hunkituta, atsekabetuta azaldu da gaur eguerdian prentsaurrean, bainan egindako lanaz harro. Bost urtez izan da Nafarroako gobernuko kontseilari eta beti, Nafarroaren ekonomiaren alde egiten saiatu dela adierazi du. Davalor kasuan, UPNk izandako jarrera salatzeko probestu du, azalduz, politikaren judizializazioaren atea irekitzeak, arrisku handiak dituela.

Legeari jarraiki jardungo zela adierazi izan du Aierdik hasieratik, eta Maria Txibite Nafarroako presidenteak horixe berretsi zuen asteazkenean parlamentuan. Azaldu zuenez, kereiatuak, Manu Aierdik, komunikazioa jasotzen zuen unean bertan utziko zuen kargua, eta halaxe egin du. Navarra Sumak hasieratik eskatu du haren dimisioa. 

Aierdi Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira joan zen atzo, eta Prozedura Kriminaleko Legearen 118. artikuluko eskubideak irakurri zizkioten, Auzitegi Gorenak agindu bezala. 

Mikel Irujok hartuko du Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilari kargua.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!