DAVALOR AUZIA

Ikertu gisa dituen eskubideak irakurri dizkiote Nafarroako Auzitegian Manu Aierdiri

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 17:06

Gobernuak adierazi zuenez, "berariazko jakinarazpena" jasotzean utziko du kargua Aierdik. Aurki gertatu daiteke, beraz.

Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilaria Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira joan da ostegun honetan, eta Prozedura Kriminaleko Legearen 118. artikuluko eskubideak irakurri dizkiote, Auzitegi Gorenak agindu bezala.

Nafarroako Auzitegiak Gorenaren erregu bat jaso zuen asteazken honetan, fax bidez, Davalori egindako maileguen harira Aierdiri ikertu gisa zituen eskubideen berri emateko eskatuz. Hala, Aierdi Iruñeko Justizia Jauregira joan da gaur goizean.

Legeari jarraiki jardungo direla argitu zuen Maria Txibite Nafarroako presidenteak parlamentuan asteartean. Azaldu zuenez kereiatuak, Manu Aierdik, komunikazioa jasotzen duenean, une horretan utziko du kargua Aierdik berak.

Sodenak Davalorri 2,6 milioi euro maileguan emategatik, prebarikazio eta diru publikoen xahutze deliturik egon ote den ikertuko du Auzitegi Gorenak. Aurreko legegintzaldian Aierdi ekonomia kontseilari eta presidenteordea zenean gertatu ziren orain ikertuko dituztenak. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!