Covid-19 kasuak 200etik igo dira berriro

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 09:01

Santos Indurain Osasun kontseilaria, artxiboko irudi batean.

217 covid-19 kasu berri izan ziren atzo Nafarroan, eta positibo tasa %6,9koa da. Santos Indurainen hitzetan, foru erkidegoa “arrisku handiko egoeran dago”.

217 koronabirus kasu berri izan ziren atzo Nafarroan, aurreko eguneko 191 kasu positiboekin alderatuta, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Positibo tasak ere gora egin du, %6,9koa izan baita, eta aurreko egunean %5,4ean izan zen. Guztira, 3.125 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzp.

Horiek horerla, Nafarroako Gobernuak erabaki du indarrean dauden neurri murriztaileak otsailaren 11ra arte luzatzea, besteak beste, ostalaritzaren barnealdea ixtea eta edukiera murriztea. Halaber, otsailaren 15era arte indarrean jarraituko dute bilkurak bizikidetza unitateetara mugatzeko neurriak, Nafarroako perimetroaren itxierak eta etxeratze aginduak, 23:00etatik 06:00etara.

Santos Indurain Osasun kontseilariaren arabera, gabonetako inflexio-puntuaren ondoren, goranzko joera bat finkatu da, bosgarren astez jarraian, positiboen kopurua aurreko astekoa baino handiagoa baita, kasu honetan %16 egin du gora, 1.645 kasurekin. Hazkundea ez da esponentziala izan, mailakatua baizik; baina hala ere, arrisku handiko egoeran dago Nafarroa.

Horrek ospitaleetako alerta maila altuan egotea ekarri du, eta oso altua izatera pasa daitekeela ohartarazi du Indurainek. Zehazki, azken astean 104 ospitaleratze izan dira, aurrekoan baino 30 gehiago. Orain, 191 gaixo daude ospitalean, eta 30 ZIUetan. Ospitale sarea berrantolatu behar izan dute, eta espazio gehiago prestatu dituzte, baina ez da jarduera kirurgikorik atzeratu behar izan.

191 positivos registrados el día anterior, según los datos provisionales facilitados por el Gobierno de Navarra.

También ha crecido la tasa de positivo, que se sitúa en el 6,9%, frente al 5,4% de la jornada previa. En total, el miércoles se realizaron 3.125 pruebas de PCR y antígenos.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!