2020ak 8.200 langabe gehiago eta %11,65eko tasa utzi ditu Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 09:51

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2020aren amaieran 278.400 pertsona zeuden lanean Nafarroan, 2019an baino 9.300 gutxiago eta 2020ko hirugarren hiruhilekoan baino 1.000 gutxiago.

Langabezia 8.200 pertsonatan igo zen Nafarroan 2020an, 2019an baino %28,85 gehiago, eta langabeen kopurua 36.700 pertsonatan kokatu, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Urteko azken hiruhilekoan, langabezia 5.900 pertsonatan igo da Foru Erkidegoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Datu horiekin, Nafarroako langabezia tasa %11,65ekoa da.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2020aren amaieran 278.400 pertsona zeuden lanean Nafarroan, 2019an baino 9.300 gutxiago eta 2020ko hirugarren hiruhilekoan baino 1.000 gutxiago. Jarduera tasa % 58,07koa da. Sexuen arabera, 148.500 gizon daude lanean, % 62,73ko tasarekin. Lanean dauden emakumeak 129.900 dira, %53,55eko tasarekin.

Langabeen kopuruari dagokionez, 19.000 gizon daude langabezian (%11,34) eta 17.700 emakume (%12).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!