Arlo soziosanitarioan, sektoreko gehiengoak lehen dosia hartu du, eta erantzuna oso ona izan da, Santos Indurainen hitzetan. Egoiliarren %96k jaso dute txertoa, eta langileen %89k; eta, bigarren dosia jartzen hasiak dira.
Berrikuntza gisa, 80 urtetik gorakoak eta pazienteekin kontaktua izateagatik arriskua duten zenbait profesional lehenesteko erabakia hartu du osasun departamentuak. Ez da talde horren txertaketa aurreratuko, baizik eta dosiak eskuragarri daudenean lehentasuna izango dute.
Prozesua farmazia enpresek banatzen dituzten dosiek baldintzatuko dutela onartu du Indurainek; eta haren hitzetan, konpainia batzuen jokabidea "onartezina" da. Horregatik, une honetan, Indurainentzat, zaila da etorkizunaz hitz egitea, martxoaz harago, farmazia enpresen horniduraren mende baitaude. Baina dosiak iritsi ahala giza baliabideak zein materialak gaituz joango direla azpimarratu du, erreserba estrategikoarekin ere jolastuz.