DAVALOR AUZIA

"Berariazko jakinarazpena jasotzen duenean" utziko dio Aierdik kontseilari izateari

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 26a, 09:47
Maria Txibite presidentea Navarra Sumako Javier Esparzaren adierazpenak aditzen, artxiboko irudian.

Navarra Sumak eskatuta Davalor auziaz azalpenak eman ditu Maria Txibite presidenteak Nafarroako Parlamentuan. Gaia politikoki erabili nahi izatea leporatu diote talde guztiek eskuineko koalizioari.

Legeari jarraiki jardungo direla argitu du Maria Txibite Nafarroako presidenteak parlamentuan. Hau da, kereiatuak, Manu Aierdik, komunikazioa jasotzen duenean, une horretan utziko du kargua. Presidenteak zehaztu duenez, egunen kontua izanen da eta Aierdik berak eginen du, abenduan idatziz presidenteari adierazi zionez.

Sodenak Davalorri 2,6 milioi euro maileguan emategatik, prebarikazio eta diru publikoen xahutze deliturik egon ote den ikertuko du Auzitegi Gorenak. Aurreko legegintzaldian Aierdi ekonomia kontseilari eta presidenteordea zenean gertatu ziren orain ikertuko dituztenak. PSN oposizioan zen orduan, eta Txibitek aldendu egin du egungo gobernua ekintza horietatik. Presidentearen ustez, ikuspegi politikotik ez dagokio egungo gobernuari kudeaketa horren erantzukizuna.

Navarra sumak deituta egin ditu adierazpenak parlamentuan. Auztegi gorenak hala egin ez arren, eskuineko hirukoak Manu Aierdi ikertutzat eta usteltzat du hasieratik eta Davalor auziari buruz gorenak emandako lehen autoa ezagutu zenetik eskatu dute kontseilariaren berehalako dismisioa. Aierdik dimititu ezean, Txibitek kargutik kendu beharko lukeela defendatu du Esparzak berriro. Ez du egin, eta haren ekintzetan prebarikazioa dagoela uste du eskuineko koalizioak. Ohartarazpen moduan jakinarazi dio presidenteari Javier Esparzak.

Azken autoaren irakurketa okerra egitea leporatu diote Txibitek eta Navarra Suma ez beste, talde guztiek Esparzari; gobernuak auziaz egin duen kudeaketa babestu dute eta gaia politikoki erabili nahi izatea egotzi diote eskuineko koalizioari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!