Ahal Duguk uste du udalek eta kontzejuek funts horiek izan behar dituztela pandemia garaian are beharrezkoagoak diren zerbitzu publikoetara bideratzeko.
Zehazki, mozioaren bidez, Ahl Duguk Nafarroako eta Estatuko gobernuei eskatu die, iragan abuztuan Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin hartutako konpromisoan oinarrituta, toki-erakundeek Europar Batasuneko berreskuratze funtsean duten partaidetza, tokiko administrazioak gastu publikoan duen partaidetzarekiko proportzionala izan dadila.
Alderdi moreak gogorarazi du tokiko administrazioak ahalbidetzen dituela zerbitzu publiko gehienak. Horregatik, udalek eta kontzejuek funts horiek zertan inbertitu erabakitzeko ahalmena izatea eskatu du. Helburua argia da: udal bakoitzak atzematen dituen beharretan inbertitu ahal izatea.
Ildo horretatik, tokiko erakundeek, beren udal eskumenetan oinarrituta, berreskuratzeko behar dituzten proiektuak aurrera atratzeko gaitasun osoa izateko eskatu dute.
Eguesibarko Udalean mozioa onartu dute, aste honetan Barañainen eta Burlatan eztabaidatuko dute, eta datorren astean, Nafarroako Parlamentuan.