Nafarroak arrisku handiko kontingentzia plana aktibatu zuen atzo osasun sistema publiko eta pribatuko ospitaleen sarean, astebetean ospitaleratzeak % 38 igo ostean: hilaren 17an 151 ziren, eta 24an, berriz, 209. Denbora tarte horretan, covid-19a duten pazienteek okupatutako zainketa intentsiboetako oheak 14tik 27ra pasa ziren.
Ospitaleko ohe arrtun eta ZIUko ohe berriak ireki behar izan dituzte. Zehazki, ZIUn hamar ohe ireki dituzte, baina oraingoz ez dute mediku jarduera arrunta eten behar izan. Hala ere, foru erkidegoak aste "erabakigarriari" bati ekin dio: egoerak okerrera egiten jarraitzen badu, zenbait jarduera desprogramatu beharko dituzte.