Apustu etxeen aurkako taldeek kritikatu dute tabernetan jokatu ahal izateko salbuespena

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 26a, 13:08
Apustu etxeen aurkako manifestazio bat, Iruñean.

Apustu etxeen aurkako zenbait plataformak eta Aralar elkarteak tabernen barrualdeak erabiltzeko ezarri diren salbuespenak kritikatu dituzte. Neurriak zuzentzeko eta herritarren osasunari lehentasuna emateko  eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Larunbatean sartu ziren indarrean pandemiaren kontrako prebentzio neurri berriak; horien artean, tabernen barrualdeak ixtea. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ostiralean jakinarazi zuenez, ostalaritzako lokalek joko makinak eta apustu makinak erabiltzen utzi ahal izango diete bezeroei.

Ohar batean, apustu etxeen aurkako zenbait plataformek eta Aralar ludopatiaren prebentziorako eta laguntzarako elkarteak erabakia kritikatu dute: "Apustua egitea ez da funtsezko jarduera".Ulertzeintzat jotzen dute erabakai, makina horiek kutsatzeko iturri izan daitezkeelako, ez baitira erabileren artean garbitzen. Kolektibo horiek kezka agertu dute salbuespen horrengatik, "mendekotasun arrisku ugari dakartzan jarduera bat hutsaltzeko mezuak" zabaltzen baitizkiete herritarrei.
 
"Ez dakigu sektore boteretsu hau presiorik egiten ari den, baina ez dugu ulertzen Nafarroako Gobernuak ematen duen mesedea", adierazi dute. Horregatik guztiagatik, apustu etxeen aurkako plataformek eta Aralar elkarteak neurriak zuzentzeko eta herritarren osasunari lehentasuna emateko  eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!