Nafarroako Gobernuak eman dituen behin-behineko datuen arabera, foru erkidegoan 239 koronabirus kasu izan dira azken orduetan, aurreko egunean baino 80 gehiago.
Hala ere, positibo tasa jaitsi egin da. 2.973 PCR eta antigenoen proba egin dituzte osotara; beraz, tasa %8koa da. Igandean erregistratutakoa, berriz, %9,2koa izan zen.