Positibo tasa % 9,2ra igo da Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021eko urtarrilaren 25a

159 kasu errregistratu dituzte Nafarroan, 1.737 proba eginda.

Nafarroak 159 kasu izan zituen atzo, igandea, aurreko egunean baino zazpi gutxiago, baina positibo tasa % 9,2ra igo da, aurreko egunean baino % 6,5 gehiago, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Asteburuetan ohi baino proba gutxiago egieten dituzte, eta atzo, igandearekin, 1.737 PCR eta antigeno proba egin zituzten. Horrek eragin du positibo tasa %9,2ra  igotzea.

Joan den asteari dagokionez, Foru Erkidegoak astelehenean 239 kasu erregistratu zituen (%8,8), 206 asteartean (%6,3), 231 asteazkenean (%7,5), 313 ostegunean (%9,02), 262 ostiralean (%7,55) eta 166 larunbatean (%6,5).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!