Etxarri Aranatzeko Sare Herritarrak antolatuta, iragan urtarrilaren 17an ospatu zuten VI. Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdia, internet bidez. Euskal preso politikoen eskubideen aldeko musika ikuskizun honetan parte hartu zutenEñaut Elorrietak, Zetak-ek, Anita Parkerrek, Brigade Locok, Erramun Martikorenak, Skabideanek, Expraik, Xabier Silveirak eta Erlantz Estebanek.
Ahotsa.info-k bideoan grabatu eta zabaldu du.