Hirurehun kutsatuen langa gainditu du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 22a, 08:20

305 koronabirus kasu positibo berri atzeman ditu osasun departamentuak, behin behineko datuen arabera. Azaroraren 6tik erregistratzen den kopururik altuena da. Ospitaleratzeek gora egin dute.

Covid-19k eragindako 305 infekzio kasu atzeman zituen Nafarroak ostegun honetan, aurreko egunean baino 74 gehiago, azaroaren 6tik izandako kopururik altuena, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. Kasu horien herenak Iruñeko hiriburuan atzeman dituzte.

Sei udalerrik edo oinarrizko osasun-eremuk 10 kutsatu edo gehiago izan zituzten, Iruñeko Arrotxapea auzoa buru dela (19). Ondoren daude II. zabalgunea eta Iturrama, 15ekin, Barañain, 11rekin, eta Sanduzelai eta Tutera ekialdea, 10ekin.

Ospitaleratzeek gora egin dute

Azken lau egunetan 77 ospitaleratze berri izan dira, horietatik 19 azken egunean. Atzo beste 19 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn. Halaber, 88 urteko emakume bat hil zen eta ez zen aurreko egunetako heriotzen berri eman. Guztira, 998 pertsona hil dira Nafarroan.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 178 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino 8 gehiago), horietako 20 ZIU postuetan daude (atzo baino bi gehiago) eta beste 26 etxeko ospitaleratzean (atzo baino 4 gehiago). Gainerakoak, 132 paziente, plantan daude (atzo baino 2 gehiago). Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!