DAVALOR AUZIA

Gorenak ikerketa ireki dio Manu Aierdiri Davalor auziagatik

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 22a, 07:54

Kontseilariaren abokatuek uste dute ez dagoela dimisioa ematera behartuta, ez zaiolako ikertu gisa deitu. Nafarroako Gobernuak berretsi egin du Aierdik kontseilari izateari utziko diola Auzitegi Gorenak ikertutzat jotzen badu. Navarra Sumak berehalako dimisioa eskatu du. 

Andres Palomo Del Arco Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salako magistratuak auto bat kaleratu du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilaria ikertzeko irekitako auzian, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. 

Kontseilariaren abokatuek uste dute ez dagoela dimisioa ematera behartuta, ikertu gisa zitatuta ez dagoelako, Nafarroako Gobernuaren eta presidentearen legearen 68. artikuluaren arabera. Autoak "kereiapekotzat" hartzen du Aierdi kontseilaria. "Aierdi kontseilariaren egungo egoera kereilapekoa izateak ez du esan nahi Nafarroako Gobernuari eta haren presidenteari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikuluan aurreikusitakoa aplikatu behar denik, Auzitegi Gorenak oraindik ez baitu ikertu", adierazi du gobernuak ohar bidez. Nafarroako Gobernuak berretsi egin du kontseilari izateari utziko diola Auzitegi Gorenak ikertutzat jotzen badu. Navarra Sumak Aierdiren "berehalako" dismisioa eskatu du.

Instruktoreak 10.000 euroko fidantza ezarri dio Union del Pueblo Navarro (UPN) alderdiari herri-ekintza gauzatu ahal izateko. Ekainaren 2an aurkeztu baitzuen kereila. Bigarren Salak abenduaren 14an erabaki zuen Nafarroako Gobernuko kontseilariari auzia irekitzea aipatutako delituengatik, 2015 eta 2017 artean Davalor Salud enpresari 2.600.000 euroko sei mailegu irregularrak eman zizkiotela argitzeko. Andres Palomo del Arco magistratua izendatu dute instruktore.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!