Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, Foru Erkidegoak 225 Covid-19 kasu erregistratu zituen atzo, 3.081 PCR eta antigeno proba egin ostean, beraz, positibo tasa %7,3koa da. Aurreko egunean 206 kasu izan ziren, eta positibo tasa %6,3koa izan zen.
Astelehenetik 58 ospitaleratze egin dituzte (atzoko datua falta da). ZIU oheen %14,52 covid pazienteek okupatuta daude. Asteartean %12,90 ziren.
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko kasuen intzidentzia metatua 412,25 kasukoa da, Osasun Departamentuaren azken datuaren arabera.