Txertaketan "pribilegiorik" ez dela izan dio gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 20a, 13:40

Zahar etxe batean, koronabirusaren aurkako txertoen lau dosi zaborretara bota direla salatu du Navarra Sumak. Gaia politikoki erabiltzea leporatu dio gobernuak eskuin koalizioari.

Zuhurtziaz erantzun du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidente ordeak zaborretara botatako dosien inguruko galdera. Ez du ezeztatu dosirik galdu denik, ezta hitzez hitz baieztatu ere. Protokoloa defendatzera mugatu da gobernuko bozeramailea. Txertoa jartzeko unean zenbaitetan "desorekak" gertatu daiteela onartu du, txertoa jaso behar duen pertsona gaixotzen bada, adibidez. Halakoetan, "pazienteen segurtasuna" lehenesten ari direla defendatu du.

Navarra Sumako parlamentari Crisitina Ibarrolak piztu du zaborretara botatako dosien inguruko polemika. Atzo egin zuen salaketa, parlamentuko osasun batzordean. Gogor egin du eskuineko koalizioaren aurka Javier Remirezek, leporatuz oposizio "arduragabea, demagogikoa eta populista" egiten ari direla eta Trumpekin ere alderatu ditu.

Espainiar estatuan eta Eusko Autonomi Erkidegoan goi kargudunek jarri dituzten txertoen inguruko gaiaz galdetu diote kazetariek ere gobernuko eledunari. Gobernuko kideek txertoa egokitzen zaien unean jarriko dutela esan du, eta argitu du Nafarroan inork ez duela "pribilegiorik" izan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!