Atzo eskainitako prentsaurreko batean, Iñigo Gonzalezek berak agiri bat irakurri zuen, torturatuek "errekonozimendua, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak" merezi dituztela zioena, eta horregatik Nafarroako agintari publikoei "bide horretan pausoak emateko" eskatu zien.
Hala, Nafarroako Gobernuari ikerketa bat bultzatzeko eskatu diote, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen esku Nafarroan tortura jasan duten pertsonen kopurua argitzeko.
Gainera, komunikatuan nabarmentzen da Espainiako Gobernuak onartu egin behar duela Euskal Herrian tortura "independentismoaren aurka" erabili izana, "ez unean uneko gertakari gisa, baizik eta praktika sistematiko gisa, hainbat txosten eta estamentuk onartzen duten bezala".
Testuaren bidez, jasotzen ari diren maitasun adierazpen guztiak eskertu dituzte. "Herritarrak borrokan jarraitzera animatzen ditugu, gaitz hau desagertzeko eta egia osoa argitara atera dadin lortzeko".